undefined

Athletic Club, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat

Athletic Club, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat

Dani Vivianek eta Naroa Uriartek haurren gozamenetan kirolaren praktikak duen garrantzia azpimarratzen dute, giro seguru eta aberasgarrian

Gaur, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da, munduko haur guztiei eskainitako eguna.

Lortutako aurrerapenak ospatzeko eguna da, baina, batez ere, haur behartsuenen egoeraz ohartarazteko, haurren eskubideak ezagutarazteko eta pertsonak kontzientziatzeko eguna, haien ongizatearen eta garapenaren alde egunero lan egiteak duen garrantziaz kontzientziatzeko, eragin diezaiokeen edozein indarkeria mota prebenituz, baita kirolean ere. Athletic Club 2019ko apiriletik ari da ATERPE programarekin lanean.

Lehenengo taldeetako bi jokalariren bidez, Dani Vivian eta Naroa Uriarte, klubak bat egiten du auziarekin, gazteenek kirola giro seguru, atsegin eta aberasgarrian egiteko duten eskubidea gogoraraziz.

“Nire etxean asko bizi dugu futbola, nire familiak asko gozatu du nirekin txikia nintzenetik. Hori bai, beti errespetuz eta behar den distantziaz, nire gozamena eta garapen pertsonala beste ezeren gainetik jarriz. Haurra zarenean, lehenengo gauza gozatzea eta hazten joatea da “, azaldu du Vivianek. Naroak, bestade, unea ahalik eta gehien aprobetxatzearen garrantzia azpimarratzen du: “Futbolean bizitza osorako lagunak egiten dira. Aprobetxa ezazue egunero ahal duzuen guztia gozatzeko eta ikas ezazue kirolak eta talde-lanak ematen duten on guztia “.