undefined

Lehia bikoitza 21 egunetan Real Madrilen aurka

Lehia bikoitza 21 egunetan Real Madrilen aurka

Athletic Clubek gutxienez bost partida jokatuko ditu abenduan LaLigan, horietako bi talde merengearen aurka

Athleticek LaLigako partidaz betetako abendua du aurretik. Hilaren 1ean, asteazkena, hasiko da, 21:00etan, Santiago Bernabeun Real Madrili bisita eginez, bederatzigarren jardunalditik atzeratutako partidan, eta zurien aurka jokatuko du berriro hilaren 22an, asteazkena 21:30ean, San Mamesen, Superkopa dela eta hogeitabatgarren jardunalditik aurreratu den partidan.

Madrildarren aurkako lehia bikoitzaren artean, lehoiek Getaferi egingo diote bisita 16. jardunaldian, Coliseum Alfonso Perezen, abenduaren 6an, astelehena, 21:00etan; Sevilla hartuko dute Katedralean abenduaren 11n, larunbata, 21:00etan, 17. jardunaldiaren barruan, eta hurrengo asteburuan Betisen aurka jokatuko dute, baina oraindik ez dago zehaztuta noiz izango den.

Gainera, sei hitzordu izango lituzke talde zuri-gorriak urtea amaitu aurretik, baldin eta 19. jardunaldiko Osasunaren aurkako derbia Sadarren abenduaren 31rako finkatzen bada. Bestela, urtarrilaren 2an izango litzateke.