undefined

Imanol de la Sotaren ordezkatzea

Imanol de la Sotaren ordezkatzea

Athletic Clubek bigarren taldeko entrenatzailea ordezkatzea erabaki du eta entrenatzaile berria aurki ezagutaraziko du

Athletic Clubek Imanol de la Sota bigarren taldeko entrenatzailea ordezkatzea erabaki du, joan den udan Bilbao Athleticen entrenatzailea bihurtu ondoren. Santurtziarra 2019an itzuli zen Lezamara, eta gazteen Ohorezko Mailako txapelduna izan zen azken denboraldian. Primer RFEFko Ligako 16 jardunaldietan karguan egon da. Bere ordezkoa aurki jakinaraziko da.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Imanol de la Sotari, bigarren taldea zuzendu zuenetik erakutsi duen ahalegin eta dedikazioagatik, beti erakunde zuri-gorriaren alde lan eginez. Era berean, etorkizunari begira onena opa nahi dio.