undefined

Komunikatu ofiziala

Komunikatu ofiziala

Athletic Clubek, FC Bartzelonak eta Real Madrilek ekintza legalak gauzatu dituzte Ligako Batzarrak abenduaren 10ean CVCrekin egindako operazioari buruz hartutako erabakien aurka

Athletic Clubek, FC Bartzelonak eta Real Madrilek jakinarazi dute joan den abenduaren 10ean LaLigako Batzarrak hartutako erabakien aurka legezko ekintzak gauzatu dituztela. Batzar horrek Ligak arrisku-kapitaleko CVC funtsarekin egin nahi duen sustapen-proiektua onartu zuen.

Hiru klubek uste dute transakzio hori legez kanpokoa dela, eta Espainiako futbolaren sektore osoari kalte konponezina eragiten diola, eta nabarmen urratzen dituela Espainiako kirol-zuzenbidearen printzipio oinarrizkoenak eta Ligako estatutuak.