undefined

Jon Morcilloren lagapena Real Valladolid taldera

Jon Morcilloren lagapena Real Valladolid taldera

Jokalari zurigorriak utzita jokatuko du Pucelako taldean ekainaren 30era arte

Athletic Clubek eta Real Valladolidek akordioa lortu dute Jon Morcillo ezker hegalekoaren lagapena adosteko ekainaren 30era arte. Zornotzakoa Pucelako taldera iritsi da gaur, eta mediku azterketa gainditu ondoren sinatu du. Morcillo denboraldia amaitutakoan itzuliko da Athleticera, eta 2023ko ekainaren 30era arte izango du kontratua.

Aurrelariak zazpi partidatan hartu du parte aurtengo denboraldian. Iaz, lehen taldera igo zenean, 36 partidu jokatu eta gol bi sartu zituen LaLiga, Kopa eta Superkopa txapelketen artean, azken honetan titulua irabaziz. Morcillok 23 urte ditu, eta Durangoko Kulturaleko jubenil taldetik iritsi zen Lezamara. Bi denboraldi egin zituen Basconian eta beste horrenbeste Bilbao Athleticen.