undefined

Txapelduna, Riyadhera bidean

Txapelduna, Riyadhera bidean

Athleticek 24 jokalari deitu ditu Superkopako titulua defendatzeko. Lehen harria, Atleticoren aurka ostegunetik aurrera

Jardunaldi bizia Athletic Clubentzat. Superkopako egungo txapeldunak Riyadherako bidean dira, iaz lortutako titulua berresteko asmoz. Lehen oztopoa, ostegun honetan, Atletico Madrilen aurkako finalerdian (King Fahd Stadium, 20:00etan).

Marcelinok talde zuri-gorriko 24 jokalari deitu ditu: Unai Simon, Jokin Ezkieta, Julen Agirrezabala, Petxarroman, I. Martínez, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, Vivian, Dani García, Lekue, Yuri Berchiche, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Nolaskoain, Balenziaga, N. Williams eta Serrano.

Bidaia luzearen eta Riyadheko bi orduko aldearen ondoren (+2), jokalariak 20:30ak aldera (Euskal Herriko ordutegia) iritsiko dira hotelera, eta bertan atseden hartuko dute hitzordu handiaren aurreko azken prestaketa-egunari aurre egiteko.

Bihar, urtarrilak 12, asteazkena, Marcelinok, jokalari batekin batera, partiden aurreko ohiko prentsaurrekoa eskainiko du 14:45ean, Prince Faisal estadioan. Bertan, taldeak azken entrenamendua egingo du ostegunean Atletico Madrilen aurka jokatu aurretik.