undefined

Partida aurrekoa: At. Madrid vs Athletic Club (Superkopako finalerdia)

Partida aurrekoa: At. Madrid vs Athletic Club (Superkopako finalerdia)

Ezagutu gaur arratsaldeko (20:00etan) madrildarren eta bilbotarren arteko hitzordu handiaren xehetasunak

Athletic Clubek Superkopako tituluaren defentsari ekingo dio Atletico Madriden aurka txapelketako bigarren finalerdian. Neurketa gaur arratsaldean jokatuko da (20:00etan) Riyadheko King Fahd International Stadiumean, eta lehoiek gainditu beharko duten lehen proba izango da, Supertxapeldunen garaikurra berresten saiatzeko eta historian laugarrena izango litzatekeena irabazteko, 2021ean, 2015ean eta 1984an lortutakoen ondoren. Lehen kanporaketa honetan aurrera egitea lortuko balute, final handian Real Madridekin neurtuko lirateke, igandean 19:30ean jokatuko den finalean, zelai berean.

Txapeldunak izan ziren azken bi edizioetan, zuri-gorriek Bartzelona mendean hartu zuten finalean. Pasa den denboraldian 2-3 nagusitu ziren La Cartuja estadioko partida erabakigarriaren luzapenean, eta aurretik 1-2 irabazi zioten finalerdietan Real Madrili La Rosaledan. Orain dela zazpi urte, titulua partida bikoitzera erabaki zen eta bilbotarrek lau eta hutsekoarekin bideratu zuten garaipena joaneko partidan San Mamesen; ondoren, bana berdindu zuten Camp Noun. 1984an ez zen norgehiagokarik jokatu behar izan, Athleticek Liga eta Kopa irabazi baitzituen aurreko denboraldian. 1996ra arte Superkopako garaikurra bi lehiaketetako txapeldunarentzat zen.

Deialdia

Marcelino talde zuri-gorriko 24 jokalarirekin joan da Riyadhera: Unai Simon, Jokin Ezkieta, Agirrezabala, Petxarroman, I. Martinez, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, Vivian, Dani Garcia, Lekue, Yuri Berchiche, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Capa, Raul Garca, Nolaskoain, Balenziaga, N. Williams eta Serrano. Zerrendan nabarmentzekoa da Yuri lehen aldiz sartu dela denboraldi honetan, eta Villalibre ere ageri dela. Hala ere, Marcelinok artzo argitu zuen aurrelaria ez dela erabilgarri egongo partidarako. Vencedor eta Nuñez, berriz, Bilbon geratu dira.

Marcelino

Marcelinoren adierazpenak hemen berriro ikusi eta entzun ditzakezu, Youtubeko gure kanal ofizialean, Atletico Madrid eta Athleticen arteko Superkopako finalerdiaren aurreko prentsaurrekoan.

Iñigo Martinez

Iñigo Martinezen adierazpenak hemen berriro ikusi eta entzun ditzakezu, Youtubeko gure kanal ofizialean, Atletico Madrid eta Athleticen arteko Superkopako finalerdiaren aurreko prentsaurrekoan.

Aurkaria

Atletico Madrid 1903ko apirilaren 26an sortu zen eta 119 urte hauetan bi Superkopa irabazi ditu. 1985ean Barçaren aurka egin zuen eta 2014an Real Madrid irabazi ondoren. 1991, 1992, 1996, 2013 eta 2020ko edizioetan txapelketako txapeldunorde izatearekin konformatu behar izan zen. Titulu horiez gain, hamaika Liga, hamar Kopa, hiru Europa Liga, Interkontinental bat eta Europako hiru Superkopa nabarmentzen dira talde koltxoneroaren palmaresean.

Bizkaitarrek eta madrildarrek ez dute inoiz elkarren aurka jokatu Superkopan, baina gaur gauekoarekin 230 alditan lehiatu dira. Balantzea orain Diego Pablo Simeonek zuzentzen duen taldearen aldekoa da gutxigatik. Kontsultatu Atletico Madrilen aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.