undefined

“Camp Noura irabaztera goaz”

“Camp Noura irabaztera goaz”

Marcelinok espero du Athleticek bihar FC Barcelonaren aurka bere bertsiorik onena ematea, taldearen “sasoi ona” luzatzeko

Marcelino Garcia Toral baikor agertu da Athletic Cluben hurrengo bi hitzorduei begira; izan ere, lehoiek kirol helburu garrantzitsuak izango dituzten neurketei aurre egin beharko diete datozen egunetan. Lehenik eta behin, LaLigan postuak igotzen eta puntuak pilatzen jarraitzeko asmoz, lehoiek FC Barcelonari egingo diote bisita igandean, hogeita seigarren jardunaldiko neurketan: “Partida hau garrantzitsuena da. Hurbilen dagoena da eta, beraz, garrantzitsuena. Baliteke Bartzelona gehien aurre egin diodan taldea izatea. Zenbat eta gutxiago lortu gauza bat, orduan eta hurbilago zaude kontrakoa lortzetik, eta, horregatik, garaipenetik gertu gaudela pentsatzeko baikortasuna dut. Oso sasoi onean dagoen talde baten aurka jokatuko dugu, gu bezala. Ea irabazi ahal izateko handi baten zelaia bisitatzen duzunean behar duzun zorte hori dugun”.

Nico Williams osatu ondoren, entrenatzaile asturiarrak jokalari guztiak erabili ahal izango ditu, Berenguer izan ezik, bost txartel horirekin Camp Nouko hitzordua galduko baitu: “Entrenatzaileok beti nahi ditugu jokalari guztiak prest. Denbora dezente kanpoan egon diren jokalariak itzuli dira eta lehiakortasuna handitzen da. Entrenatzailearentzako aukerak ere areagotu egiten dira, eta oso pozik nago horregatik”.

Asteazkeneko Kopako finalerdietako itzulerako partida buruan izanda, Marcelinok bi norgehiagoketan (Bartzelonakoa eta Valentziakoa) arlo fisikoan ahalik eta ondoen egotearen garrantzia azpimarratu du: “Alde fisikotik taldeak bi partidetan maila gorenean egoten saiatuko gara.  Partida bakoitzari garrantzi handia ematen diogula kontuan hartuta, behar bezain analitikoak izan behar dugu, arlo fisikoan gu berdin lehiatzeko gai izan gaitezen saiatzeko. Kopako partidaren alde fisikoa baldintzatuko ez duten erabakiak hartuko ditugu. Bost aldaketek aukera gehiago eskaintzen dizkigute”.