undefined

“Emaitza gehiegizkoa da”

“Emaitza gehiegizkoa da”

Marcelino, Camp Nou galdu arren, “pozik” agertu da bere taldearen errendimenduarekin eta Kopako finalerdira begira dago dagoeneko

Marcelino Garcia Toral komunikabideen aurrean agertu zen Athleticek FC Barcelonaren aurka Camp Noun galdu zuen partidaren amaieran. Entrenatzaile asturiarra “pozik” azaldu zen bere taldearen errendimenduarekin, nahiz eta porrotaren emaitza “gehiegizkoa” izan: “Dena jarri dugu zelaian. 89. minutura arte taldea partidan sartuta egon da. Azken bi gol horiek taldearen errendimendua zapuztu dezakete. Oso pozik nago taldeak emandako mailarekin, hain ohikoak ez diren jokalari batzuekin eta batzuk oso gazteak izanda. Taldea azken txanpara arte lehiatu da. Amaierako emaitza uste dut ez datorrela bat zelaian laurogeita hamar minutuetan ikusitakoarekin. Gehiegizkoa da”.

Hemendik aurrera, begirada guztiak Valenciaren aurkako Kopako finalerdietako itzulerako neurketan daude, datorren asteazkenean Mestallan jokatuko dena: “Alde fisikoan bi partidetara ahalik eta ondoen iristeko prestatu ditugu. Hemendik aurrera ilusio eta anbizio handienarekin ekingo diogu partidari, Valencia baino hobeak izaten saiatzeko eta beste final batera iristeko”.