undefined

Down Sindromearen Munduko Eguna

Down Sindromearen Munduko Eguna

Athletic Clubek bat egiten du egun honen ospakizunarekin, gizartean pertsona horiek duten balioarekiko kontzientzia sortzeko

Gaur, martxoak 21, Down Sindromearen Munduko Eguna, Athletic Clubek egun honen ospakizunarekin bat egiten du Down Sindromea duten pertsonek gizartean duten balioarekiko kontzientzia sortzeko. Ospakizun honek ikustarazteko balio du Down Sindromea duten pertsonek autonomia, independentzia eta askatasuna izan dezaketela erabakiak hartzeari dagokionean. Horregatik, Athletic Cluben eta Getafe CF-ren arteko norgehiagokan, Aitor Aspuru txalapartariak, Down Sindromea duen pertsonak, partidaren atarian txalaparta jotzen parte hartu zuen San Mamesen partidaren aurretik ohikoa den emanaldian, 37.367 ikusleren aurrean.