undefined

De Marcosek 2023ra arte luzatu du kontratua

De Marcosek 2023ra arte luzatu du kontratua

Laguardiakoak 14. denboraldia beteko du Athletic Cluben; kurtso honetan 22 partidatan hartu du parte

Oscar de Marcos eta Athletic Club akordio batera iritsi dira denboraldi honen amaieran amaitzen zen kontratua 2023ko ekainaren 30era arte luzatzeko. Sinadura gaur egin da Ibaiganen, Aitor Elizegi presidentea eta Rafa Alkorta kirol zuzendaria bertan zirela.

Laguardiakoa 2009-10 denboraldian iritsi zen Lezamara eta denboraldi horretan bertan egin zuen debuta Young Boys talde suitzarraren aurka Europa Leagueko kanporaketa batean. 33 urte bete berri ditu, eta dagoeneko 452 partida jokatu ditu Athleticen kamiseta defendatu duen 13 denboraldietan. Historia zuri-gorrian bederatzigarren postuan dago jokatutako partidei dagokienez. Egungo talde zuri-gorritik Iker Muniainek bakarrik (494) gainditzen du 18. zenbakia.

Gaur egungo taldeko kapitainetako eta ikurretako batez ari gara, non protagonismo handia izaten jarraitzen duen, 22 partida jokatuta, horietako bi Kopan eta beste bi Superkopan. Gol bat sartu du denboraldi honetan, funtsezkoa Real Betisen aurka San Mamesen Ligako 18. jardunaldian markagailua iraultzeko. 35 gol lortu ditu orotara lehoi gisa.