undefined

Nekanek denboraldi baterako berritu du

Nekanek denboraldi baterako berritu du

Aurrelari zuri-gorriak hamaseigarren denboraldia beteko du Athletic Cluben

Athletic Clubek eta Nekane Díezek 2023ko ekainaren 30era arte luzatu dute beren kontratu-harremana. Hala, aurrelari zuri-gorriak hamaseigarren denboraldia beteko du. Nekane da talde bilbotarrean partida ofizial gehien jokatu dituen laugarren jokalaria (363) eta Klubaren bigarren goleatzaile gorena, 160 golekin, Erika Vazquezen atzetik.

Gainera, lehoi gisa debuta egin zuen jokalari gazteena izaten jarraitzen du. 15 urte zituela aritu zen estreinekoz, Ljubljanan jokatu zen Europako partida batean, 2007ko abuztuaren 7an eta norgehiagoka hartan, lehen gola ofiziala erdietsi zuen. Harrezkero, Nekane Lezaman hazi eta futbolari nahiko erregularra izan da. 2015eko abenduan belauna larri lesionatu zuen Euskal Selekzioarekin jokatutako lagunarteko batean, eta 2019an berriz ere ebakuntza-gelatik igaro behar izan zuen, ezkerreko belaunak sortzen zizkion arazoak konpontzeko.

Jokalari barakaldotarra, 30 urterekin, Klubeko beteranoetako bat bilakatu da. Elitean 15 denboraldi igaro ondoren, ezker hankari distira ematen jarraitzeko aukera izango du.