undefined

Ainhoa Morazak eta Lucia Garciak ez dute Athletic Cluben jarraituko

Ainhoa Morazak eta Lucia Garciak ez dute Athletic Cluben jarraituko

Kontratua berritzeko eskaintzak ezestea erabaki dute, eta ekainaren 30ean amaituko dute gurekin dute lotura

Ainhoa Moraza eta Lucia Garcia jokalariek kontratua berritzeko Athletic Clubek egin dizkien eskaintzak ez onartzeko erabakia hartu dute eta ekainaren 30ean amaituko dute Lezamarekin duten lotura. Bi futbolariek oroigarri bat jaso zuten atzo San Mamesen, denboraldi amaierako bazkari tradizionalean.

Ainhoa Moraza 2015-2016 denboraldian iritsi zen Realetik, Athletic Clubek liga irabazi zuen denboraldian. Atzelari donostiarrak 200 partiden langa gainditu zuen iragan denboraldian (208), eta zortzi gol sartu ditu elastiko zuri-gorria defendatu duen zazpi denboraldietan.

LuciaGarciak, berriz, 2016ko irailean egin zuen debuta, eta 161 neurketa ofizial jokatu ditu guztira. Barakaldon jaiotako aurrelariak 63 gol lortu ditu zuri-gorri gisa, Oviedo Modernon aurretik hezi ondoren. Lezama utziko du sei denboraldiren ostean. Morazak eta Lucia Garciak jokalari zurigorriak zirela lortu zuten nazioartekotasuna Espainiako selekzio absolutuarekin.

Athletic Clubetik eskerrak eman nahi dizkiegu Ainhoari eta Luciari etapa zuri-gorri honetan erakutsitako dedikazio eta profesionaltasunagatik, eta aurrerantzean zorterik onena opa nahi die ibilbide pertsonal eta profesionalean.