undefined

Newcastle United: Tynesideko ‘Toon Army’a

Newcastle United: Tynesideko ‘Toon Army’a

Newcastle United ezagutu uztailaren 30ean St James Parken jokatuko dugun lagunartekoaren aurretik

Athletic Clubek Newcastle United FC izango du aurkari St. James’ Parken uztailaren 30ean, larunbatez, 2022/23 denboraldi-aurrerako lehen lagunartekoan. Athleticek Miken aurka jokatuko duen laugarren aldia izango da (Magpiak, zuri-beltzeko hegazti arrunta Ingalaterran), hirugarrena Ingalaterrako ipar-ekialdeko hirian.

Bi taldeek 1994-95ean jokatu zuten lehen aldiz elkarren aurka, Uefako Kopako final-zortzirenetan. Joaneko partidan, St. James ‘Parken, lehoiek 3-2 galdu zuten, baina aldea dezente murriztu zuren, 3-0 galtzen baitzeuden. Gol horien balio bikoitzari esker lortu zuten hurrengo kanporaketara igarotzea, 1-0 irabazi baitzuten San Mamesen Kuko Zigandaren golari esker.

Partidu haiek historiara igaro dira Newcastlenen eta Bilbon bizi izan zen giroagatik, zalegoen arteko senidetze oso berezia sortu baitzen. Izan ere, San Mameseko partidaren amaieran, ehunka athleticzalek zelaira salto egin eta bisitarien aldera joan ziren Newcastleko zaleei txalo egiteko. Kanpoko jarraitzaileek ‘Athletic, Athletic, Athletic!’ oihukatuz erantzun zuten.

Eddie Howek zuzenduta, Newcastlek Premier Leagueko hamaikagarren postuan amaitu zuen iragan denboraldia, eta bere golegile nagusia Callum Wilson izan zen, zortzi golekin 18 partidatan. Toon Army izenez ere ezaguna, Newcastle taldeak St. James ‘Parken jokatzen du, 52.305 ikuslerentzako tokiarekin. Bere etxea izan da kluba 1892an sortu zenetik.

Bestetik, Athleticek eta Newcastlek eta euren inguruek antzekotasun kultural asko dituzte. Bizkaian bezala, Tynesideren historia ezin da ulertu ontzigintza eta meatzaritza industriarik gabe. Inguruko familia gehienek badute loturaren bat sektore horiekin.

Newcastle upon Tyne, hiriaren izen osoa, futbol klub profesional bakarra duten Erresuma Batuko hiri apurretakoa da, eta, beraz, bertako biztanleek, Geordies izenez ezagutzen direnek, bere ‘Toon Army’ maitearekiko atxikimendu sakona dute. Newcastleko hiritarrak beren dialektoagatik ere ezagunak dira, Geordiea, inguru horretako bereizgarri argia. Klubaren ‘bigarren izen’ hori, ‘Toon Army’, Geordie dialektoaren ondorio zuzena da, Town (herria edo hiria ingelesez) hitza Tyneside eskualdean Toon ahoskatzen baita. Bestalde, Newcastleko jarraitzaileek beretarrak kamiseta marraduna janzta maite zute, euren kasuan, marra zuri-beltzak.

Newcastlekek harrobi sendoa du, eta futbolariak Newcastle Uniteden jarraitzeko kontratu handiei uko egiteagatik dira ezagunak. Kasu ezagunena klubeko golegile errekorra dugu, Alan Shearer, 406 partidatan 206 gol sartu zituena. Lehenengo taldeko egungo bost kide eskualdean jaio edo harrobian hezi dira. Horietako batek, 24 urteko Sean Longstaff erdilariak, kontratua luzerako berritu du duela gutxi.

Gainera, Athletic Clubeko entrenatzaile ohia, Howard Kendall, Tynesiden (Ryton herrian) jaio zen eta Newcastle taldearen jarraitzailea izan zen txikitatik, St James’ Parkeko neurketetara erregulartasunez joanez.