undefined

RB Leipzig-ek Lezama bisitatu du

RB Leipzig-ek Lezama bisitatu du

Talde alemaniarreko hainbat teknikarik Klubaren instalazioak bisitatu dituzte, gure teknikariek metodologia, prestakuntza fisikoa, psikologia eta bilketa arloetan nola lan egiten duten gertutik ezagutzeko

Lezama erakargarri eta interesgune izaten jarraitzen du Europako futbol liga ezberdinetako taldeentzat. SL Benfica eta Toulouse FC taldeen bisiten ondoren, aste honetan RB Leipzigeko teknikari batzuk Athletic Clubeko kirol instalazioetara hurbildu dira harrobiarekin erabiltzen den lan metodologia gertutik jarraitzeko.

Talde alemaniarraren partetik, espedizioa Tim Kroemerrek (U16 Entrenatzailea), Alexander Portleroyk (U15 Entrenatzailea), Dennis Bockelmannek (U14 Entrenatzailea), Rene Hoenischek (U12 Entrenatzailea), Paul Kleinek (U7-U12 Koordinatzailea), Robert Friedrichek (Prestakuntza Fisikoaren Arduraduna), Nils Gatzmagak (Kirol-psikologoak) eta Jan Schaeferrek (U8-U14 Entrenatzailea) osatu dute.

Bisitan zehar, hainbat bilera eta hitzaldi egin dituzte metodologia, prestakuntza fisiko, psikologia eta erakartze arloetako arduradunekin, besteak beste. Andoni Ayarza, Athletic Clubeko Kirol Arloko Zuzendari Albokoa, eta Andoni Bombin, Klubeko Metodologia Arduraduna, izan dira jasotako bilera eta hitzaldiak dinamizatzeaz arduratu direnak. Gainera, amaiera gisa, gure harrobiko zenbait taldeen entrenamenduak ikusi ahal izan dituzte.