Athletic Clubek akordioa berritu du 360Playerrekin
Athletic Clubek akordioa berritu du 360Playerrekin
Lezamak lankidetza luzatu du bere komunikazio integrala hobetu eta optimizatzeko plataformarekin
Athletic Clubek 360Player kirol-kudeaketako plataformarekin akordioa lortu du aurreko denboraldian hasitako lankidetza berritzeko. Aliantzaren helburua Lezamako eguneroko funtzionamenduan parte hartzen duten eragile guztien arteko barne-koordinazioa optimizatzea da, administraziotik hasita, entrenamendu-metodologiatik pasata eta jokalarien garapeneraino.
Akordioari esker, lantegi zuri-gorriko teknikariek ez ezik, bertan lan egiten duten profesional guztiek eta, batez ere, jokalariek eta haien familiek ere aplikazio intuitibo eta osoa dute eskura, espazio digital berean barne funtzionamendu onerako beharrezkoak diren kudeaketa eta tresna guztiak biltzen dituena.