undefined

Iñigo Cordobak ez du Athletic Cluben jarraituko

Iñigo Cordobak ez du Athletic Cluben jarraituko

Klubak jokalariaren kontratua 2025era arte luzatzeko zuen aukera automatikoa ez gauzatzea erabaki du

Iñigo Cordobak ez du Athletic Cluben jarraituko. Talde zuri-gorriak aurrelariaren kontratua 2025era arte luzatzeko zuen aukera automatikoa ez gauzatzea erabaki du eta jokalariak Ibaiganeko taldearekin zuen lotura hautsiko da.

Lezamara haur mailan iritsi eta gero, Iñigo Cordobak Athletic utziko du lau denboralditan lehen taldean 96 partida jokatu eta gero. Guztira bi gol sartu ditu, Villarreal eta Valladoliden aurka. Aurrelaria azken bi denboraldietan utzita joan da Alavesera, neguko merkatuan, eta iaz, Go Ahead Eagles talde holandarrera urte osorako. Bere lorpenen artean Superkopa bat dago, 2021eko urtarrilean irabazitakoa, Mendizorrotzara iritsi aurretik.

Athletic Clubek zorte onena opa dio Iñigo Cordobari etorkizunean bere ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen du urte hauetan guztietan talde zuri-gorriaren interesen defentsan erakutsitako dedikazioa.