undefined

Athletic Clubek egitura indartu du Gipuzkoan

Athletic Clubek egitura indartu du Gipuzkoan

Irungo CD Dunboa-Eguzkirekin 2030era arte hitzarmena sinatu du, eta jokalariak atzemateko arduraduna izango den Asier Gisasolarekin probintzian duen estrategia indartuko du

Euskal jokalariak erakartzeko prozesuan profesionalizatzea, areagotzea eta erakarpena irabaztea helburu duen estrategiaren barruan, Athletic Clubek Gipuzkoan baliabideak eta presentzia areagotzea aurkezten du bere proiektu berriaren ardatz estrategikotzat. Lan berri horren barruan, lehen urrats batzuk eman ditu taldeak.

Hitzartutako klub berria: CD Dunboa-Eguzki

Irungo CD Dunboa-Eguzki 1986an sortu zen, eta Athletic Cluben erakunde hitzartu berri bihurtu da, zuri-gorrien proiektuan Antiguoko KE taldearekin bat eginez, 2030era arteko akordioarekin.

CD Dunboa-Eguzkiren eta, ondorioz, Lezamaren helburua Bidasoa-Txingudi, Iparralde eta Nafarroako iparraldean futbolariak erakartzea eta garatzea izango da. Guztira, kategoria ezberdinetako taldeen eta haien eskolaren artean, gaur egun 200 jokalari inguru ari dira lanean.

Halaber, jokalariak atzemateko egituraren oinarria indartzeko, lau urterako iraupenarekin, Donostialdeko Amara Berri KE Antiguokoren klub hitzartua da bihurtu da.

Jokalariak atzemateko egitura

Mikel Gonzalezen (Kirol Garapeneko Zuzendaria) eta Raul Loroñoren (Jokalariak Atzemateko Arduraduna) zuzendaritzapean, Gipuzkoako Jokalariak Atzemateko Arduradunaren izendapenarekin, Asier Gisasola, (orain arte SD Eibarreko kaptazio burua izan dena), Athletic Clubek bere egitura berritu eta zabaldu du probintzian. Horretaz gain, Aitor Ayerzaren sarrerarekin, orain arte Gipuzkoako Deportivo Alaveseko kaptazioaren arduraduna izan dena, eta Xabier Erkiagaren izendapenarekin, aurrerantzean Deba Kostako bilketaren arduraduna izango dena eta bere zereginetan Lea Artibaiko kontrola ere izango duena, taldea indartu du.