"Oso test ona izan da guretzat"

"Oso test ona izan da guretzat"

Newcastlen aurka 2-1 galdu arren, Ernesto Valverdek "behetik gora" egin dutela uste du eta "pozik" doa bere jokalariek egindako lanarekin

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak bere sentsazioak azaldu ditu denboraldiaurreko bosgarren probaren ostean, non lehoiek 2-1 galdu duten Newcastle Uniteden aurka: "Oso test ona izan da guretzat. Giro bikaina egon da estadio handi honetan, eta talde ona izan dugu aurrean, datorren astean lehiatzen hasiko dena. Denboraldiaurreko partida bat da, eta interesatzen zaiguna aurkari hauekin eta zailtasunetan jartzen gaituzten neurketekin haztea da, eta pozik nago".


Entrenatzaile zuri-gorriaren ustez, minutuek aurrera egin ahala, bere jokalariek hobera egin dute: "Behetik gora egin dugula uste dut, arerioarekiko errespetu pixka batekin hasi gara. Fisikoki indartsua den taldea da, baina pixkanaka jokoaren kontrola hartzen joan gara, nahiz eta gola laster jaso. Lehen zatian gola sartzeko aukerak izan ditugu, eta gero, partidak aurrera egin ahala, askoz argiago. Pena izan da kontraerasoan sartu diguten gola, bigarren zatia gurea izan delako eta emaitza hobea atera genezakeelako".