Club Athletic: Athletic Club - Valencia CF partidarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club - Valencia CF partidarako sarrerak

Club Athleticeko kideek Ligako bigarren jardunaldiko partidarako sarrerak eros ditzakete, igandera arte, esklusiban. Salmenta orokorra abuztuaren 8an, astelehena, hasiko da

 

Athletic Clubek 2022-23 LaLigan jokatuko duen bigarren partidarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek (abuztuaren 21ean, igandea, Valentzia CFren aurka, 17:30ean) dagoeneko eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Cluben webgunearen bitartez. Salmenta esklusiboa abuztuaren 6an (larunbata) eta 7an (igandea) egongo da aktibatuta, 00:00ak arte.

Kide bakoitzak bi sarrera ere eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai daudenak agortu arte.

CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA

Salmenta orokorra abuztuaren 8an hasiko da, astelehenean.