Raul Garciak 300. partida ofiziala jokatu du

Raul Garciak 300. partida ofiziala jokatu du

Aurrelari zuri-gorria zifra potolo hau lortzen duen 47. lehoia bilakatu da

Gaur RCD Espanyolen aurka jokatutako partidarekin Raul Garciak 300 partida ofizial jokatuko ditu Athletic Clubekin. 36 urterekin, Iruñako aurrelaria kamiseta zuri-gorria 300 partida ofizial edo gehiagotan defendatu dituzten 47 jokalarien taldera batu da.

Raul Garcia 2015eko irailaren 13an estreinatu zen partida ofizialean Athleticekin, San Mamesen, Getafe CFren aurka, titular gisa eta egun beran elastiko zuri-gorriarekin lehen gola erdietsi zuenm 2015-2016 LaLigako hirugarren jardunaldiko partidan zehazki.

Zazpi denboraldi geroago, aurrelari nafarra 300 partidako zifra biribil honetara iritsi da, egungo taldu zuri-gorrian Iker Muniainek (503 partida), Oscar de Marcosek (460 partida) eta Iñaki Williamsek (344 partida) baino ez dute lortu. Gaur egungo aparteko zifraz gain, Athleticeko 22 zenbakidunak zurigorri elastikoa jantzi duen 8 denboraldi hauetan 80 gol sartu ditu guztira, azken denboraldietako artillari nagusienetako bat izanik.

Raul Garciak Athletic Cluben elastikoa jantzita jokatutako partida ofizialak, lehiaketen arabera:

  • LaLigako 241 partida
  • Europa Leagueko 28
  • Errege Kopako 27
  • Supercopa 4

Athleticekin 300 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten 46 futbolarien zerrenda:

  • Jose Angel Iribar: 614
  • Txetxu Rojo: 541
  • Joseba Etxeberria: 514
  • Andoni Iraola: 510
  • Markel Susaeta: 507
  • *Iker Muniain: 503
  • Agustin ‘Piru’ Gainza: 496
  • Jose Maria Orue: 483
  • *De Marcos: 460
  • Aitor Larrazabal: 445
  • Nicanor Sagarduy ‘Canito’: 439
  • Julen Guerrero: 430
  • Estanislao Argote: 427
  • Ismael Urzaiz: 419
  • Jose Luis Panizo: 413
  • Aritz Aduriz: 407
  • Carmelo Cedrún: 404
  • Daniel Ruiz-Bazan: 402
  • Josu Urrutia: 401
  • Mikel San Jose: 396
  • Fidel Uriarte: 394
  • Carlos Gurpegui: 393
  • Gorka Iraizoz: 392
  • Manu Sarabia 382
  • Andoni Goikoetxea: 369
  • Angel María Villar: 361
  • Anton Arieta: 358
  • Genar Andrinua: 356
  • Telmo Zarra: 354
  • Fran Yeste: 353
  • Jose Luis Artetxe: 348
  • Santi Urkiaga: 345
  • *Iñaki Williams:344
  • Koldo Etxeberria: 341
  • Iñaki Saez: 338
  • Fernando Llorente: 333
  • Agustin Gisasola: 332
  • Jose Ramon Gallego: 331
  • Bittor Alkiza: 328
  • Rafael Iriondo: 326
  • Ander Iturraspe: 320
  • Pablo Orbaiz: 318
  • Aranguren: 318
  • *Balenziaga: 317
  • Argoitia: 308
  • Arieta I: 304
  • Raul Garcia: 300

* (Jugadores del Athletic Club en activo)