Athletic Cluben hasiera distiratsua LaLiga-n

Athletic Cluben hasiera distiratsua LaLiga-n

Talde zuri-gorria Txapeldunen Ligako postuetan iritsi da txapelketako lehen geldialdira, laugarren postuan 13 punturekin

Athleticek lau garaipen, berdinketa bat eta porrot bat lortu ditu LaLigako lehen geldialdira arte jokatu dituen sei jardunaldietan. 13 puntu lortu ditu Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak, sailkapeneko laugarren postuan kokatuta dagoelarik. Zenbakiek taldeak transmititzen dituen sentsazio onak berresten dituzte, 1993tik Ligako hasierarik onena sinatu baitu, Jupp Heynckesen Athletic 5. postuan amaitu zuen denboraldia, 43 punturekin (garaipenek 2 puntu zituzten oraindik). Gainera, lehoiek azken 40 urtetako gol-marka onena berdindu dute  6. jardunaldira arte, 12 gol egin baitituzte..

RCD Mallorca eta RCD Espanyol bakarrik izan dira gai Athletici puntuak lapurtzeko denboraldi hasiera honetan. Gainerako taldeek, Valencia CF, Cadiz CF, Elche CF eta Rayo Vallecanok, Valverderen taldeak proposatzen duen 'rock-and-roll' ari men egin diote. Cadizen eta Elxen erdietsitako golek (lau gol partida bakoitzean) eta San Mamesen Rayo Vallecanori eta talde valentziarrari sartutako golek, Athleticen aldeko partida bakoitzeko bi goleko bataz bestekoa islatzen dute. Berenguerrek (3), I. Williamsek (2), N. Williamsek (2), Sancetek (2) eta Guruzetak (2) osatzen dute lehoien golegileen zerrenda.

Athletic da, gainera, FC Barcelona eta Villarrealen atzetik LaLigan gol gutxien jasotzen dituen taldea, lau gol bakarrik jaso dituelarik.