Eneko Boveda Athletic Clubera itzuli da

Eneko Boveda Athletic Clubera itzuli da

Durangarrak Kirol Garapenaren eta Lagapenen Departamentuan egingo du lan, eta futbol profesionaleko eta 23 urtez azpiko scout gisa jardungo du

Athletic Clubek Eneko Boveda lehoi ohia Kirol Garapen eta Lagapenen Departamentuan sartu du, eta bertan, besteak beste, futbol profesionaleko eta 23 urtez azpiko scout gisa jardungo du. Horrela, Mikel Gonzalezek zuzentzen duen sailak profesional berri bat gehituko eta Klubeko arlo garrantzitsu bat garatzen lagunduko du, jokalariak hautatzen eta haien jarraipena egiten.

Jokalari izan zen garaian entrenatzaile titulazioak atera zituen (III. maila du) eta RC Deportivon eta Abadiño KEn esperientzia izan dauka oinarrizko futboleko teknikari gisa. Ikasteko duen interesaren eta dohainen erakusgarri fidela dira Telekomunikazioetako Ingeniari Tekniko ikasketak ere, urte hauetan zehar gainditzen joandakoak.


Jokalari gisa, Boveda haur mailan sartu zen Athleticen eta Lezamako taldeen maila osoa osatu zuen Joaquin Caparrosekin debuta egin arte. SD Eibarren ere egon zen, Superkopa irabazteko Athleticera itzuli aurretik talde gipuzkoarrean jokatu zuen. RC Deportivotik igaro ondoren, Zipren, Olympiakos Nikosian, nazioarteko esperientzia izan zuen.