CA Osasuna, Kopako finalerdietako aurkaria

CA Osasuna, Kopako finalerdietako aurkaria

Joanekoa Sadarren jokatuko da, martxoaren 1ean, asteazkena; itzulikoa, berriz, San Mamesen izango da, apirilaren 4an, asteazkena

Athletic Clubek CA Osasuna izango du aurkari Errege Kopako finalerdietan. Joaneko partida Sadarren jokatuko da, martxoaren 1ean (21:00etan), asteartea; itzulikoa, aldiz, San Mamesen izango da, apirilaren 4an (22:00etan), asteazkena. Beste finalerdia Real Madridek eta FC Barcelonak jokatuko dute.

Gorritxoek CD Fuentes, CD Arnedo, Nastic de Tarragona, Real Betis eta Sevilla FC kanporatu dituzte. LaLigan, Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea sailkapeneko zazpigarren postuan dago kokatuta 28 punturekin, 8 garaipen, 4 berdinketa eta 7 porrotekin.

Athleticek eta CA Osasunak joaneko eta itzulerako sei kanporaketa jokatu dituzte Errege Koparen historian zehar, eta azken emaitza beti izan da lehoien aldekoa. Hala ere, bi taldeek ez dituzte inoiz indarrak neurtu KO-aren txapelketako finalerdietan. 2008/09 denboraldian bi taldeen arteko azken norgehiagoka finaldeko final-zortzirenetan izan zen. Orduko hartan, joaneko norgehiagoka Nafarroako Erresuman jokatu zen, 1-1 emaitzarekin bukatu zena. Itzulerako partidan zuri-gorriek 0-2 irabazi zuten San Mamesen, Gabilondo eta Ion Velezen golei esker. 1960/61 denboraldian elkarren aurka jokatu zuten final-hamaseirenetan eta Iruñean 1-0 galdu ondoren, lehoiek kanporaketa gainditu zuten San Mamesen 2-0 irabazi eta gero. Azkenik, 1955/56 denboraldian joaneko partida San Mamesen 4-1eko aldeko emaitzarekin bukatu zen eta itzulerakoan,  Sadarren, 2-2 berdindu zuten.