Athletic Clubek bat egin du Non-League Day mugimenduarekin
Athletic Clubek bat egin du Non-League Day mugimenduarekin
125. urteurreneko ekitaldien barruan, LaLigako lehen kluba izango da lehiaketarik gabeko asteburu batean oinarrizko futbolaren garrantzia aitortzen eta tokiko zelaietako bertaratzea sustatzen
Non-League Day gizarte-mugimendu britainiarra 2010ean sortu zen, Premier Leagueko lehiaketarik gabeko asteburu batean futbol ez profesionala sustatzeko helburuarekin.
Athletic Club, ekimen komunitario honek sustatzen dituen balioek bere nortasunarekin zuzenean konektatzen dutela jakinda, LaLigako lehen taldea izango da Lehen Mailako partidarik gabeko asteburu batean oinarrizko futbolaren garrantzia aitortu eta tokiko zelaietako bertaratzea sustatuko duena.
Azken finean, Athleticek hitzartutako 148 klub ditu Bizkaian, oinarrizko futbolaren kategoria guztietan presente daudenak, eta hauei Euskal Herriko beste 19 talde gehitu behar zaizkie (11 Araban, 8 Nafarroan, 2 Gipuzkoan eta 1 Iparralden). Huek guztiek elitean bakarra den klub baten DNAren katea osatzen dute.
Bizkaiko eta Euskadiko Futbol Federazioekin hitz egin ondoren, proiektu hau gurean abiatzeko aukeratu ditugun egunak 2023ko irailaren 9 eta 10 izango dira, Klubaren 125. urteurreneko ekitaldien barruan. Asteburu horretan oraindik ez dira maila guztietako txapelketak abiatu, baina urte luzetan geratzeko sortu den ekimena martxan jartzeko gaitasuna emango digu horrek.
Non-League Day bezalako ekimen berritzaileekin bat eginez, Klubak aurrera egiten du bere modernizazio prozesuan eta, aldi berean, bere esentzia eta sustraiekiko leial jarraitzen du. Bestalde, 'Athletic marka' Erresuma Batuan nazioartekotzeko eta kokatzeko estrategiaren barruan kokatu behar dugu ekimen hau.
Non-League Day erakundeak, taldeak, zaleek eta lurraldeak historikoki partekatu izan duten kide izatearen zentzua islatuko duen ekitaldia izango da. Horretarako, Athletic Clubek herri bakoitzeko partidei buruzko informazio eskuragarria emateaz gain, ikusleen bertaratzea sustatuko duten plan erakargarriak proposatuko ditu asteburu horretan. Helburua gure zelaietako bakoitzean aisialdia, komunitatea, kultura eta kirola uztartzea izango da.
Azken batean, hitzartutako taldeei egiten duten lana eskertzeko eta aitortzeko asteburua antolatu nahi du Athleticek. Data hurbildu ala informazio gehiago eskainiko du Klubak.
Martxoaren 25ean, Dulwich Hamlet FC-rekin batera Londresen
Athletic Club eta Non-League Day mugimenduaren arteko lehen lankidetza martxoaren 25ean gauzatuko da, ekimena Erresuma Batuan ospatzen den egun berean. Egun horretan Londresen dauden gure bazkideek Athleticen historian arrastoa duen talde ingeles ospetsu batek jokatuko duen partida berezi batera doan joateko aukera izango dute.
Athletic Clubek bere bide luzearen hasieran egin zuen topo Dulwich Hamletekin, joan den mendearen hasieran. Azken batean, Ingalaterrako futboleko kategoria profesionaletakoa ez izan arren, benetako futbolaren zapore osoa gordetzen duen taldea da.