RCD Espanyolen aurkako neurketarako sarrerak

RCD Espanyolen aurkako neurketarako sarrerak

Kontsultatu RCDE Stadium futbol zelaian jokatuko den norgeiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak

RCD Espanyol taldeak 638 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke martxoaren 27tik, astelehena, 10:00etatik, martxoaren 29era arte, ostirala, 10:00ak arte. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira eta gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 50 eurokoa izango da. 

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea ere bai.