

Oscar de Marcosek 2024ra arte jokatuko du Athletic Cluben eta hortaz, bere hamabosgarren denboraldia beteko du kamiseta zuri-gorria defendatzen, 2009an bere bihotzeko taldeak fitxatu zuenetik.
Aurreko urteetan gertatu den bezala, bere jarraipenari buruzko erabakia denboraldi amaieran hartu du Guardiako atzelariak, bere jarduna, egoera fisikoa eta aldartea baloratu ondoren. Oraingoan ere, etete klausularik gabe sinatu du.
Beste urte bat zurekin, Demar, urtebete baino gehiago da.
— Athletic Club (@athletic_eus) May 23, 2023
Askoz gehiago.#DeMarcos2024 #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/34jQ06b3oy
Zenbakiak hor daude. Aurten 40 partida eta 3.000 minutu baino gehiago jokatu ditu, aurreko denboraldian baino gehiago oraindik. Defentsan duen erregulartasunak eta erasoko ekarpen etengabeek eztabaidaezina bihurtu dute Ernesto Valverderen hamaikakoetan. Izan ere, Nico Williamsek bakarrik gainditzen du minutu gehiago jokatuta. De Marcos, gainera, Nicorekin berdinduta dago asistentziei dagokienez, seirekin, eta aurtengo denboraldian bi gol sartu ditu.
RC Celtaren aurka, Oscar de Marcosek bere 496. partida jokatu zuen Athleticen eta Piru Gainzarekin berdindu zuen ranking historikoan. Egungo taldean, Iker Muniainek bakarrik gainditzen du sailkapen horretan. Superkopako bi titulu, Kopako lau final, Europa Ligako beste bat eta Europan lehiatzeko lortu dituen zazpi sailkapenek Klubaren historia modernoko urrezko hamarkadetako baten ordezkari leial gisa goraipatu dute De Marcos.
Futbolari arabarraren kirol-ibilbidea bikaina bada, ez da gutxiago gizarte arloan erakutsi duen erantzukizuna. Taldekideek eta zaleek partekatzen duten pertenentzia-zentzuaren transmisio-katean, Oscar de Marcos katebegi erabakigarria da. Modu ezin hobean ordezkatzen du Athleticen nortasuna, munduan bakarra, eta hala aitortzen dute bazkideek eta zale zuri-gorriek.



Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Bazkideak
Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Saridunetako bat bazara kontsultatu


Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”
Kluba
Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da


2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua
Kluba
Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du


2023ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia
Kluba
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dei egiten die Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei 2023ko urriaren 31n (asteartea), 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan egingo den Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten


Goikoren orrorik ozenenak 40 urte bete ditu
Kluba
Lech Poznanen aurkako lehiaren aurretik, 18 partidetako zigorra jaso zuen


Umeen sarrerak UD Almería taldearen kontra
Bazkideen Txokoa
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu


Muniainek jokatutako partidatan Txetxu Rojo berdindu du
Kluba
Gure kapitainak ezker magikoa zuen jokalariak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 541 partiden marka berdindu du


João Pinto: "One Club Man saria jasotzea sekulako poza da"
Kluba
FC Portoko kapitain mitikoak komunikabideen galderei erantzun die San Mamesen, Athletic-Getafe partidaren atarian omenaldia jaso aurretik


Zuzenean: João Pintoren prentsaurrekoa
Kluba
Jarraitu streaming bidez One Club Man 2023 saridunaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik