Hastear dira Athletic Cluben entrenamenduak

Hastear dira Athletic Cluben entrenamenduak

Valverdek 31 jokalarirekin ekin die Lezamako lan saioei, internazionalak eta Villalibre falta direlarik

Ernesto Valverdek bigarren denboraldiari ekingo dio Lezaman saio bikoitzarekin. 31 futbolarik osatuko dute taldea, horietako zazpi harrobitik igotakoak, azterketa medikoen eta zelaiko lanen artean banatuta. Arratsaldeko entrenamendua, 18:00etatik aurrera, jendearentzat irekia izango da. Azken neurketa internazionaletan parte hartu duten Simon, Agirrezabala, Paredes eta Sancet eta Deportivo Alavesekin lehen mailara igotzeko play offa jokatzearen ondorioz denboraldia berandu amaitu zuen Villalibre izango dira azkenak taldera batzen.

Gauzak horrela, Lezaman izango dira gaur Padilla eta Gastesi atezainak; De Marcos, Lekue, Hugo Rincón, Petxarroman, Vivian, Yeray, Egiluz, Yuri, Imanol, Barandalla atzelariak; Vesga, Dani García, Vencedor, Nolaskoain, Ruiz de Galarreta, Herrera, Beñat Prados, Unai Gómez, Junior Bita eta Muniain erdilariak; eta Iñaki Williams, Guruzeta, Raul Garcia, Adu Ares, Berenguer, Martón, Morcillo, Nico Serrano eta Nico Williams aurrelariak.