Jokalarien egoera fisikoari buruzko balantze orokorra

Jokalarien egoera fisikoari buruzko balantze orokorra

Josean Lekuek, Athletic Clubeko mediku zerbitzuen buruak, jakinarazi du Imanol Garcia de Albeniz, Yeray Alvarez eta Yuri Berchiche normaltasunez itzuliko direla taldera taldea Mexikotik itzultzerakoan.

Josean Lekue, Athletic Clubeko zerbitzu medikoen burua, komunikabideen aurrean agertu da denboraldiaurrearen hasieran jokalarien egoera fisikoaren balantze orokorra egiteko.

Klubaren babesle ofiziala den IMQrekin batera egindako proba mediko guztiak normaltasunez eta emaitza positiboekin igaro dira, eta, beraz, "plantillaren egoera orokorra oso ona da".

Lekuek jakinarazi du Valverdek oraingoz ez dituela erabilgarri Yeray Alvarez, Yuri Bechiche eta Imanol Garcia de Albeniz.

Erdiko atzelariaren kasuan, joan den maiatzean pubisean ebakuntza arrakastatsua izan zuena, "errekuperazioaren fase oso aurreratuan dago, eta espero dugu normaltasunez entrenatzea gainerako taldekideekin Mexikotik itzultzean".

Imanoli dagokionez, Athletic Clubeko medikuak nabarmendu duenez, "dena oso ondo joan da, udan lan asko egin du gurekin, eta espero dugu Mexikotik bueltan ere normaltasunez lanera itzultzea".

Azkenik, Lekuek adierazi du Yuri ere ondo sendatzen ari dela, eta taldera batuko dela "apur bat geroago, bere lesioa LaLigako azken jardunaldian gertatu baitzen. Espero dugu hilaren amaieran, denboraldiaurrea amaitu baino lehen, bere osotasunean egotea Valverderen aginduetara".