Victor Moreno, Kirol Garapenaren eta Lagapenen Zuzendaria

Victor Moreno, Kirol Garapenaren eta Lagapenen Zuzendaria

Deportivo Alaveseko idazkari teknikoa, esperientzia handia du kirol-zuzendari gisa, CD Tenerife, Albacete Balompié eta CD Lugo taldeetan aritu ostean

Victor Moreno Kirol Garapeneko zuzendari berria da, futbol profesionalean eta Lezamako harrobiko jokalarien lagapenen lanetan arituko dena. Orain arte, Mikel Gonzalez izan da lan hau egin duena, Futbol Zuzendaritza Nagusira igo aurretik. 39 urterekin, esperientzia handia du kirol-zuzendaritzan, CD Tenerife, Albacete Balompié eta CD Lugo bezalako klubetan aritutakoa baita. Gainera, Deportivo Alavesen nazioarteko hedapen saila sortu zuen, azken bi denboraldietan idazkari teknikoa izan delarik.

Lezamako zuzendaritzarekin batera, Morenok Ondorengotza Lerroak zehazten parte hartuko du kirol-egituran, plantilak egiten, eta, bereziki, gure futbolarien proiekzioa identifikatuko du, haien kirol-garapen onena planifikatuz, besteak beste, taldeen hautaketa, jokalarien lagapenen koordinazioa eta kontrola, haien hazkundea eta balioa bermatzeko.

UB Conquensen sei urte eman ondoren, bere hiriko taldea, non entrenatzaile, harrobiko zuzendari eta idazkari teknikoa izan zen, Victor Moreno Albacete Balompie taldean sartu zen 2012an lehen taldeko analista bezala eta 2013/14 denboraldian idazkari tekniko eta kirol zuzendari bihurtu zen, 2017an CD Lugok postu horretan fitxatu zuen arte.

2018/19 denboraldian Deportivo Alaveseera iritsi zen, nazioarteko hedapenerako proiektu berri baten arduradun gisa, Gasteizko erakundeko kide diren hainbat kluben kirol-kudeaketa zuzenduz. Era berean, kirol zuzendaritzarekin estu-estu egin zuen lan.

2019ko urtarrilean, CD Tenerifek kirol-zuzendari izateko kontratatu zuen, eta, ondoren, kargu hori bete zuen 2020/21 denboraldian, Marbella FC taldean, Deportivo Alavesera itzuli aurretik.