
AC Aurreraren sei hilean behingo jarraipena
AC Aurreraren sei hilean behingo jarraipena
Klubak 2023-26 Ekintza Planaren aurrerapen maila egiaztatzeko beharrezko informazio guztia ematen die bazkideei
Athletic Clubek, AC Aurrera abian jarri zenetik lehen zikloa bete ondoren, eta hartutako konpromisoa betez, 2023-26 Ekintza Planaren garapenari buruzko informazio guztia ematen die bazkideei.
Gardentasun-ariketa bat da, eta bazkideari aukera ematen dio AC Aurreraren edukia modu egituratuan ikusi eta ulertzeko, eta hortaz, sei hilean behin, planaren aurrerapen-mailari jarraitu ahal izateko.
Klubak informazioa bi dokumentu osagarritan sailkatu du: "Sarrera eta metodologia", erabilitako metodologia azaltzeko, eta "Emaitzak", lorpen nagusiekin eta planaren betetze-mailarekin.
Sarrera eta metodologia
Lehenengoan, “Sarrera eta Balantzea” izenekoan, Klubak ezarritako gobernu-eredua eta lan-metodologia zehatz-mehatz azaltzen dira emaitzak lortzeko. Metodologia horrek Kluba negozio-unitateen ereduan oinarritutako eta, ondorioz, emaitzetara bideratutako erakunde bihurtzeko tresna gisa balioko du.
Emaitzak jakinaraztea
Bigarren dokumentuak 17 zutabe estrategikoetako bakoitzaren betetze-maila erakusten du, eta lau jarduera-ardatzetan lortutako emaitza nagusiak adierazten ditu.
💥 #ACAurrera 2023/26
— Athletic Club (@athletic_eus) July 12, 2023
Hauek dira lehen seihilekoan lortu diren Ekintza Planeko emaitza nabarmenenak. #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/7fLUXljDw6
DOKUMENTUA JAITSI
Bi faktore horiek kontuan hartuta, hauexek dira Klubak lehen seihileko balantze honetan nabarmentzen duen Ekintza Planaren 20 emaitzak.
3. ARDATZA. JAUZI EKONOMIKOA ETA IRAUNKORTASUNA MUINAREKIN DIRU-SARRERETAN
1. Gehikuntza guztira: >6 milioi € diru-sarrera komertzialetan, batez ere honako hauetatik datozenak:
2. San Mameseko diru-sarrerengatik (ekitaldiak, zerbitzuak, VIP Area eta Museoa) +3 milioi euroko gehikuntza
3. Babesletzetan +1 milioi euroko gehikuntza
4. Ticketing-ean +1,1 milioi euroko gehikuntza
5. Retailen +1,2 milioi euroko gehikuntza
6. AC Football Center-en diru-sarrerak
7. Sei negozio berri abiarazi dira: AC Footbal Advisory, AC Coaches Experience, AC Campus INSIDE, AC Campus Plentzia, AC Campus Goizez eta Arratsaldez, ACFC Jardunaldiak
8. AC Cup-en lehen edizioa
4. ARDATZA: ANTOLAKETA, KULTURA ETA ERRENDIMENDU HANDIENEKO KUDEAKETA
9. OKR metodologiaren ezarpena (helburuak eta emaitzak giltzarriak)
1. ARDATZA. EXIJENTZIA, LIDERGOA ETA KIROL-ARRAKASTA
10. Hogeita hamabi futbolari sartu dira Lezaman (oinarri-futbolean 26 + gizonezko filialean 5 + emakumezkoen filialean 1)
11. Bost klub berri hitzartu dira Bizkaitik kanpo
12. Lezaman asteko prestakuntza-orduen, banakakoen eta futbolarien taldekoen +%50, 23-24rako.
13. Lezamako teknikarien asteko lanorduen +%60
14. Hamabi jokalariren berritzea eta lau fitxaketa (itzulera-operazio bat) emakumezkoen lehen talderako
15. Hiru babesle berri emakumezkoen futbolerako
2. ARDATZA. ERAGIN SOZIALA ETA GOBERNANTZA ARDURATSUA
16. San Mamesera bertaratutakoen batez besteko kopurua %7 igo da, eta errekor historikoa
17. Aurrez aurreko batzarra eta batzar telematikoa, botoa emateko bitarteko elektronikoekin
18. Estatutu berrien betekizunen %34 ezarri dira (50etik 17)
19. 125. urteurreneko 18 ekitaldi
20. Non League Day-n parte-hartzea (LaLigako klub aitzindaria)
