Athleticek Premier League International Cupa jokatuko du

Athleticek Premier League International Cupa jokatuko du

Bilbao Athletic izango da taldearen oinarria 21 urtez azpiko txapelketa honetarako: lau partida ditu bermatuta Ingalaterran, Liverpool, Everton, Fulham eta Crystal Palaceren aurka

Athletic Clubek izena eman du Premier League International Cupen, Ingalaterran jokatzen den 21 urtez azpiko txapelketan, eta lehen taldearen atarian dauden gure futbolari gazteen esperientzia eta heziketa osatzeko aukera emango du. Taldearen zatirik handiena Bilbao Athletic izango da, baina beste talde batzuetako kide diren adin bereko jokalariak erabil daitezke ere.

Txapelketa irailean hasiko da eta Athleticek lau partida ditu bermatuta Premierreko kluben aurka. Multzoen fase batean hasiko da Crystal Palace, Everton, Fulham eta Liverpoolen aurka.

Valencia CF da txapelketan izena eman duen LaLiga EA Sportseko beste taldea. Bertan PSV, Feyenoord, Celtic, Niza, AS Monaco, Olympique Lyonnais, Benfica, Sparta de Praga, Hertha Berlin eta Dinamo Zagreb bezalako taldeak daude.