Ospakizun ikusgarria egungo San Mamesen hamargarren urteurrenean

Ospakizun ikusgarria egungo San Mamesen hamargarren urteurrenean

Egungo Katedralak 10 urte betetzen zituen egunean garaipen handia ospatzeko bildu ziren taldea eta zaleak

Jokalariek zein athleticzaleek amaiera bikaina eman nahi zioten efemeride borobil bati. Selekzioen etenaldiaren ondoren, LaLiga Katedralera itzuli zen partida oso lehiatu batekin. Athleticek eta Cadizek ikuskizun bikaina eskaini nahi izan zuten San Mameseko hamargarren urteurrenean, baina lehoien indarra handiagoa izan zen.

Kosta egin zen lehen gola gauzatzea, baina Guruzetaren burukadak garaipenaren bidea ireki zuen. Villalibrek abantaila handitu zuen eta Iñaki Williamsek, 90. minutuan, ginga jarri zion arratsalde magiko bati.