"Alavesen aurkako partidak mami handia du"
"Alavesen aurkako partidak mami handia du"
Ernesto Valverdek, "bultzatzen" jarraitu behar dela sinetsita, Mendizorrotzan garaipena lortzea espero du, emaitzen dinamika onean jarraitzeko helburuarekin
"Biharko partidan jarriko dugu arreta, mami handia baitu. Derbi klasikoa da, ondo lehiatzen diren bi talderen artekoa. Jai giroa izango da eta gozatu egin behar da". Ernesto Valverdek eta bere taldeak denboraldiko bigarren derbia jokatuko, Ligako 6. jardunaldian, Alavesen aurka. Lehoiak lehia erakargarri batean hiru puntu garrantzitsu lortzeko helburuarekin doaz Gasteizera: "Derbi bat irabaztea beti da zaila. Lehia dago eta zaila da. Alaves oso ondo moldatzen den arerioa da, jokoari intentsitatea sartzen diona eta ez dio partidari aurpegia galtzen. Partida gogorra izango da, partidak horrela egiten saiatzen den taldea delako".
Txapelketaren seigarren datarako txanda, talde guztiak sailkapenean ahalik eta ondoen kokatzen saiatzen diren fasean murgilduta. Athleticen asmoa ere bada: "Talde guztiak ari gara geure burua kokatzen, ez dago erreferentzia argirik, hiru puntu batzeak garrantzi handia ematen dizu sailkapenean eta irabazi gabe geratzeak postuak kentzen dizkizu. Gure asmoa da lehen hamar jardunaldi hauetan ondo kokatuta egotea eta ahalik eta puntu gehien lortzea. Bultzatu behar dugu".