

Athletic Clubeko beteranoen taldea Estatuko Futbol 7 txapelketako iparraldeko txapeldun atera zen atzo Lezaman, finalerdian Sestao River 5-0 eta finalean CD Mirandes 7-2 mendean hartuta. Zuri-gorriek Las Rozasen jokatuko dute Estatuko txapelketako azken fasea datorren larunbatean. Sailkatu diren taldeak, Athleticez gain, Villarreal CF, Malaga CF, Real Sociedad, Cartagena FC eta Fuengirola CF dira. Bertan, RFEFren egoitzan, Beteranoen Batzar Orokorra egingo da lehenago.
Rafa Dehesak zuzendutako jokalariek Sestao River garaitu zuten Joseba Garmendia, Ibon Gutierrez, Ormazabal, Olondo eta Jonan Izarraren golekin. CD Mirandesen aurkako partida erabakigarria geratzen zen eta aldea berdina izan zen, Josu Urionak, Raul Guerrerok, Garmendiak, Casasek, Javi Gonzalezek eta Ander Lafuentek sartu zituzten golak.
Aipatutakoez gain, deialdian izan dira Abad, Luis Fernando, Koikili, Roberto Urizar, Goio Soria, Oskar Alkorta, Joseba Aguirre, Alain Gonzalez, Lambea eta Gorka Soria.



Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa
Kluba
Profesional bizkaitarra Klubaren egituran sartu da, bazkideari arreta ematen dion sail berriaz, kanpoko eta erakundeetako harremanez eta AC Fundazioaz arduratzeko


Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Bazkideen Txokoa
Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den neurketarako inskripzio-epea bukatuta, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsona guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte


CD Cayon-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Bazkideen Txokoa
CD Cayon taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dute


Club Athletic: Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarrerak
Kluba
Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 18. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko


Miguel Isasi Balanzategi izango da abenduko enbaxadorea
125 urteurrena
125. urteurrenaren intsignia jasoko du Athletic Clubeko bazkide guztien izenean


125. urteurreneko abenduko enbaxadorea: 77.727. bazkidea
125 urteurrena
Pertsona hau izan da Athletic Clubeko bazkide guztien artean egindako zozketan saritua


Miguel Sola, Txantreako eskolako klasea
Kluba
Nafarrak 1983an eta 1984an LaLiga irabazi zein 1984ko Kopa eta Superkopa Bilbora ekarri zituen taldearen bertuteak gogoratu ditu


Granada CF-Athletic Club neurketarako sarrerak
Kluba
Kontsultatu Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak


Enbaxadorea zu zara
125 urteurrena
Klubak 43.612 bazkideak izendatu ditu Athleticen nortasunari eusten dioten balio eta printzipioen benetako ordezkari gisa 125. urteurrenean


Sarrerak CD Cayonen kontrako Kopako neurketarako
Kluba
Kontsultatu abenduaren 7an El Sardinero futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak eskuratzeko baldintzak