Athleticen beteranoak iparraldeko txapeldun

Athleticen beteranoak iparraldeko txapeldun

Sestao River 5-0 eta Mirandes 7-2 mendean hartuta, Las Rozasen jokatuko dute Estatuko Futbol 7 txapelketako finala

 

Athletic Clubeko beteranoen taldea Estatuko Futbol 7 txapelketako iparraldeko txapeldun atera zen atzo Lezaman, finalerdian Sestao River 5-0 eta finalean CD Mirandes 7-2 mendean hartuta. Zuri-gorriek Las Rozasen jokatuko dute Estatuko txapelketako azken fasea datorren larunbatean. Sailkatu diren taldeak, Athleticez gain, Villarreal CF, Malaga CF, Real Sociedad, Cartagena FC eta Fuengirola CF dira. Bertan, RFEFren egoitzan, Beteranoen Batzar Orokorra egingo da lehenago.

Rafa Dehesak zuzendutako jokalariek Sestao River garaitu zuten Joseba Garmendia, Ibon Gutierrez, Ormazabal, Olondo eta Jonan Izarraren golekin. CD Mirandesen aurkako partida erabakigarria geratzen zen eta aldea berdina izan zen, Josu Urionak, Raul Guerrerok, Garmendiak, Casasek, Javi Gonzalezek eta Ander Lafuentek sartu zituzten golak.

Aipatutakoez gain, deialdian izan dira Abad, Luis Fernando, Koikili, Roberto Urizar, Goio Soria, Oskar Alkorta, Joseba Aguirre, Alain Gonzalez, Lambea eta Gorka Soria.