Valverde pozik dago beste garaipen bat lortu dutelako eta "bide onetik" doazela aitortu du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea kontent agertu da lehoiek UD Almeriaren aurka San Mamesen 3-0 irabazi ostean: "Buruan duzun plana dena ondo ateratzea, golak sartzea eta nagusitzea. Hori lortu dugu, baina egia da emaitza hobea izan zitekela".
Gainera, entrenatzaile zuri-gorriak bere taldea ondo ikusten duela aitortu du: "Beste garaipen bat eskuratu nahi genuen eta partida biribila osatu dugu. Bide onetik goaz".