21 urtez azpiko Everton FC - Athletic Club partida, bertan behera

21 urtez azpiko Everton FC - Athletic Club partida, bertan behera

Arrazoi meteorologikoek Premier League International Cupeko bigarren jardunaldia jokatzeko Liverpoolera bidaiatzea eragotzi diote espedizio zuri-gorriari. Partida azaroaren 22an jokatuko da

Asteazken honetan Liverpoolen jokatzekoa zen Premier League International Cupeko 21 urtez azpiko Everton FC - Athletic Club partida bertan behera geratu da, rrazoi meteorologikoengatik zuri-gorriek ezin izan baitute Ingalaterrara bidaiatu.

Nazioarteko txapelketako 2. jardunaldia azaroaren 22an jokatuko da azkenean. 

Athleticek beste bi norgehiagoka ditu aurreikusita 2023/24 Premier League International Cup-en. Abenduaren 20an Fulhamen aurka neurtuko ditu indarrak Londresen eta aurrerago, data zehazteke badago ere, lehoikumeek Liverpool FC taldea bisitatuko dute.

1. jardunaldian, Carlos Gurpeguik zuzentzen duen 21 urtez azpiko taldeak bana berdindu zuen Crystal Palaceren aurka Londresen.