Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa

Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa

Profesional bizkaitarra Klubaren egituran sartu da, bazkideari arreta ematen dion sail berriaz, kanpoko eta erakundeetako harremanez eta AC Fundazioaz arduratzeko

Johana Ruiz-Olabuenaga Athletic Clubeko egituran sartu da ostiral honetan talde bilbotarraren Gizarte Arloa zuzentzeko. Bizkaitarra Kaiku elikadura-enpresako kide izan da 17 urte baino gehiagoz; bertan zuzendari komertzialaren postua betetzen zuen Athleticera iritsi arte; marketingeko zuzendaria ere izandakoa da.

Deustuko Unibertsitateak lizentziatu zuen Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan, eta Ruiz-Olabuenagak garatu beharko duen lehen zeregin nagusia izango da AC Aurrera Planean hasitako ibilbidea – aurreko Batzar Nagusian sortu zena – osatzea, hau da, sortu berria den Gizarte Arloa abian jartzea, Bazkidearentzako Arreta Saila, kanpo eta erakunde harremanen Saila eta AC Fundazioa barne hartzen dituena. Sail handi berri hau estrategia sozial komun eta integratu bat ezartzeko sortu da, Kluba bazkideengana gehiago hurbiltzeko, Kluba parte-hartzaileagoa egiteko eta Athletic Clubek eta Fundazioak Bizkaian eta Euskal Herrian duten eragin soziala maximizatzeko.