"Kanporaketa polita izango da, baina oso zaila"

"Kanporaketa polita izango da, baina oso zaila"

"Derbi batean eta Ipuruan jokatzeak suposatzen dituen konnotazio emozionalekin" neurtzeak dakarren konplexutasunaz ohartarazi du Valverdek

Ernesto Valverdek agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan, bihar Kopako final-hamaseirenetan SD Eibarren aurka jokatu aurretik. LaLigan Sanchez-Pizjuanen garaipena lortu ondoren, txipa aldatu eta K.O. txapelketan berriro zentratzea dagokio taldeari. Horrela, honako hau da entrenatzaile zuri-gorriak biharko kopako derbiaren inguran espero duena: "Norgehiagoka bakarreko kanporaketa da eta bi taldeetako bat kanpoan geratuko da. Derbia da, potentzial handia duen talde baten aurka jokatuko duguna, Ipuruan jokatzeak suposatzen dituen konnotazio emozionalekin. Kanporaketa polita da, baina oso zaila era berean".

"Barruan gaudenontzat ez dugu geure burua faboritotzat hartzen. Maila gutxiagoko taldeak etxean jokatzen duen kanporaketa irekia da eta horrek balantza berdintzen du. SD Eibar taldea Lehen Mailan jokatzen izan zitekeen. Lehia handiko neurketa espero dugu, badakigu zer den Ipuruan jokatzea. Kopan jarraitu nahi dugu eta hori garaipena lortzearekin bat dator", jarraitu du.

Aurkariari dagokionez, Valverdek Joseba Etxeberriak zuzentzen duen talde armaginaren joko estiloaren argitasuna azpimarratu du: "Nola jokatzen duen dakien eta ondo jokatzen duen taldea ikusten dut. Denboraldia emaitza txarrekin hasi zuen, baina estiloari eutsiz emaitzak hobetu ditu. Orain, bolada kaskarragoan daude, baina joko onarekin jarraitzen dute. Barneko joko oso indartsua du, baloia jokatuta ateratzen duena eta definizioan abilak diren jokalariak ditu".