
Kopako finaledirako sarrerak: sariduna 101 zenbakia
Kopako finaledirako sarrerak: sariduna 101 zenbakia
Zenbaki hori eta ondorengo 693ak sarrera bat erosteko eskubidea izango dute
Civitas Metropolitano futbol zelaian jokatuko den neurketarako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 101 izan da. Athletic Clubek egindako eskaerari erantzun ostean, Atletico Madrilek 246 eserleku gehiago bidali ditu Ibaiganera, hasiera batean 448 eserlekuei gehitu zaizkienak. Hau da, azkenik, 694 sarrera zozkatu dira bazkideen artean.
Beraz, zenbaki 101 eta ondorengo 693ak, 794ra arte sarrera bat erosteko eskubidea izango dute.
Sarreren prezioa 50 eurokoa izango da.
Kontsultatu zerrendan ea saritua izan zaren izena eman duten bazkide guztien arteko zozketan.
2120 bazkide guztira apuntatu dira zozketa honetarako.
San Mameseko txarteldegietan jasoko dira otsailaren 3an, larunbata, 10:30etatik 13:00etara eta 17:30etatik 20:00etara.
ADI EGON:
Sarrerak nominalak izango dira, pertsonalak eta besterenezinak. Atletico Madrilek jakinarazten du sarrerarekin batera NANa aurkeztea eskatuko dela zelaira sartzeko. Datu guztiak bat etorri beharko dute. Bestela, zelaira sartzea ukatuko da, nahiz eta sarrera balioduna izan.
Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, mail helbidea eta bidaiako plana adieraztea honekin batera doan formularioan.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.
Erlazionatutako partidak
Atlético de Madrid - Athletic Club


