
Bazkideak: Kopako Atletico de Madriden partidan hamaikakoarekin argazkia ateratzea
Bazkideak: Kopako Atletico de Madriden partidan hamaikakoarekin argazkia ateratzea
Athleticek Kopako neurketaren hasieran hamaikakoarekin argazkia ateratzeko LaLigako etxeko partidetako ohiko zozketa bera jarri du martxan
Athletic Clubek jakinarazi nahi du datorren ostegunean, otsailak 29ean, Atletico de Madriden aurka San Mamesen jokatuko den Kopako finalerdia dela eta, LaLigako etxeko neurketa guztietan ohikoa den hasierako hamaikakoarekin haurren argazkia egingo dela.
Bazkideek adingabekoei izena emateko epea otsailaren 21eko (asteazkeneko) 00:00etatik 23:59ra izango da.
Irabazleek otsailaren 28an eta 29an, asteazkenean eta ostegunean, San Mameseko txarteldegietan hartu ahal izango dituzte txartelak.
Izen-emateko baldintzak:
- Haurren sarreren prezioa: 15 euro
- Haurren adina: Neurketa datean 5 eta 13 urte bitarte (biak barne) izatea.
- Soilik haurrak adin-baldintzak betetzen dituen anai-arrebarik badu pase bat baino gehiago eskatu ahal izango da.
- Sarreraren prezioak partidaren ondorengo egunetan argazki ofiziala jasotzea barnebiltzen du.
Baldintza guztiak, werriko Bazkideen Txokoan.
Halaber, Athleticek jakinarazten du Club Athleticeko kideek ere parte hartu ahal izango dutela argazkian. Zozketa honi buruzko informazioa datozen egunetan argitaratuko da.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Atlético de Madrid


