Partida Aurrekoa: Athletic Club-Atletico de Madrid (Finalerdia Kopa - Itzulikoa)

Partida Aurrekoa: Athletic Club-Atletico de Madrid (Finalerdia Kopa - Itzulikoa)

Katedrala erabakigarria izango da finalean txartel bat lortzeko lehian

Eguna iritsi da. 2023-24 Kopan ibilbide luzea egin ondoren, Athletic Club beste final batera iristeko pauso bakarrera dago. Partida erabakigarria, aldeko markagailuarekin, baina horrelako partida eta kanporaketetan eskarmentu handia duen taldea izango du aurrean.

Athletic Clubek eta Atletico de Madridek Cartujako finalera sartzeko borrokatuko dute gaur gauean. San Mames giltzarria izango da eta zale zuri-gorrien bultzada, berebizikoa. 


Deialdia


Entrenatzaile zuri-gorriak jokalari guztiak deitu ditu Atletico Madrilen aurkako Kopako finalerdietako itzulerako partidari aurre egiteko.

Valverde

Errepasatu hemen Ernesto Valverdek bilbotarren eta madrildarren Kopako finalerdietako itzuliko neurketaren aurretik egindako adierazpenak.



Aurkaria

1903ko apirilaren 26an Madrilgo Athletic Club sortu zen, euskal ikasle batzuek bultzatuta, talde berri bat sortzeko asmoz. Atletico de Madriden elastiko zuri-gorriak 1911ko urtarrilaren 22an hasi ziren erabiltzen, eta, ondorioz, Koltxoneroak izena jarri zioten, uniformea eta garai hartako koltxoien zorroak antzekoak zirelako. 1936an, Gerra Zibila iritsi zenean, lehiaketa ofizialak bertan behera geratu ziren, eta, gatazka amaitu zenean, Abiazio Nazionalarekin, Aireko Armadaren kirol-atalarekin, bat egin zuen klubak, Athletic Aviacion de Madrid izen berriaren pean. 1947an, gaur egun ezagutzen dugun moduan deitu zitzaion, Atletico de Madrid.

Atletico de Madrid K.O. txapelketako finalerdietarako Sevilla FC, Real Madrid eta CD Lugo mendean hartu eta gero sailkatu zen. Orain arte, bilbotarrek eta madrildarrek Kopako 14 kanporaketetan neurtu dituzte indarrak. Azkena 2013/14 denboraldian izan zen, eta lehoiek porrota jaso zuten. Momentuz, bi kluben arteko hamabosgarren deman, bilbotarrek abantaila hartu eta txapelketako hamabosgarren garaipena erdietsi zuten talde koltxoneroaren aurka. Beraz, lehoiek, Kopako txapelketan, 15 garaipen, lau berdinketa eta hamar porroteko balantze positiboa mantentzen dute.

Gainera, biak hiru koperatan neurtu dira. 1920/21 eta 1955/56 denboraldietan titulua Bilbora etorri zen, eta 1984/85 denboraldian, berriz, Madrilera.




Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen norgehiagoka ez galtzeaz.