Partida Aurrekoa: Athletic Club-FC Barcelona (LaLiga 27. J)

Partida Aurrekoa: Athletic Club-FC Barcelona (LaLiga 27. J)

Kopako finalerako sailkapena lortuta, Katedrala LaLigako klasiko baten testigu izango da

Athletic Club eta FC Barcelona izango dira aurrez aurre San Mamesen. Beste era batera esanda, gaur gauean LaLigako neurketa klasiko bat jokatuko da. Kopako finalerako sailkapena poltsikoan dutela, lehoiek datorren denboraldian Europako txapelketetarako txartela ematen duten postuetan sendo jarraitzeko lanean zentratuko dira. Horretarako, Katedralean ligan segidan erdietsitako zortzigarren garaipena lortzea izango dute helburu.



Deialdia

Teknikari zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde kataluniarraren aurka jokatzeko. Yuri Berchiche eta Ander Herrera, biak min hartuta, ez dira zerrendan saltu. Bestalde, Dani Vivianek eta Nico Williamsek ezin izango dute jokatu biak zigortuta baitaude. Harrobiko jokalariak diren Jauregizarrek, Hugo Rinconek eta Egiluzek osatuko dute deialdia.


Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 27. jardunaldiaren aurretik egindako adierazpenak.

Aurkaria

1899an sortua, Athletic Club baino urtebete geroago, gaur gaueko aurkariak palmares oso zabala du: 27 Liga, 31 Kopa, 14 Superkopa eta 5 Europako Kopa erdietsi du bere historian zehar.

Egun, 57 punturekin, FC Barcelona sailkapeneko hirugarren postuan dago kokatuta, Real Madriden eta Girona FC-ren atzetik. Talde kataluniarrak zortzi puntuko aldea ateratzen dio Athletici. Xavi Hernandezek entrenatutako taldeak lau garaipen lortu ditu ligako azken bost norgehiagoketan.



Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, bi taldeek 185 partidatan neurtu dituzte indarrak txapelketa erregularrean. Honako hau da bi taldeek duten balantze orokorra: 60 norgehiagoka zuri-gorrien alde, 31 berdinketa eta 94 partida talde blaugranaren alde.



Bilbotarrak eta kataluniarrak 92 aldiz jokatu dute elkarren aurka Katedralean. Bizkaiko hiriburuan jokatutako neurketei dagokienez, zuri-gorriek 43 bider lortu dute garaipena, 21 alditan erdietsi dute berdinketa eta 28 neurketatan galdu egin dute.



Bi taldeek San Mamesen jokatu dituzten ligako azken bost norgehiagokei dagokienez, nahiz eta zelaian parekotasuna izan, emaitzek FC Barcelonaren alde egiten dute.


Kontsultatu hemen FC Barcelonaren aurkako estatistika guztiak. 

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.