“Asko gozatzen ari gara eta urte on honen gakoetako bat da hori"

“Asko gozatzen ari gara eta urte on honen gakoetako bat da hori"

Iñigo Lekuek esan du UD Las Palmasen aurkako partida "oso garrantzitsua" dela, baina ez behin betikoa, eta Koparekin "mugimendu asko" dagoela nabarmendu du

Athletic Club lanera itzuliko da bi eguneko atsedenaren ondoren. Iñigo Lekuek, taldeko kapitainetako batek, UD Las Palmasen aurkako partida eta zuri-gorrien gaurkotasuna aztertu ditu prentsaurrekoan. "Asko gozatzen ari gara, eta hori da urte ona ateratzeko gakoetako bat, LaLigan horren ondo joateko eta Kopako final batean egoteko".

Lekuek uste du Las Palmasen partida ez dela behin betikoa Europan sartzeko edo ez: "Ez, asko geratzen baita jokoan. Gainera, jaleo asko daukagu Koparekin tartean. Igandekoa oso garrantzitsua dela uste dugu, eta badakigu ere oso zaila da irabaztea, bai Ligan, bai Kopan. Ondo gaudenean, gure bereizgarria den intentsitatearekin, puntuak eta garaipenak iristen dira. Baina aurkariak ere jokatzen du, mundu guztiak ditu bere helburuak".

UD Las Palmas baloi jabetza handiko taldea da: "Oso partida zaila espero dugu, hemen izan zena adina edo gehiago. Etxean oso ondo jokatzen dute. Baloia mugitzen duela eta ez dela zure atera iristen ematen du, baina aukerak sortzen ditu eta oso gol gutxi jasotzen ditu. San Mamesekoaren antzeko partida izatea espero dut, ea gure aldeko emaitza berarekin". Athleticek 1-0 irabazi zuen lehen itzulian Unai Gomezek azken unean sartutako golari esker.

"Hilabete honi ilusio handiz ekin diogu, baina lasaitasunez ere. Hurrengo partidan zentratuta gaude, besterik ez. Finaletan esperientzia beti da garrantzitsua. Finala oso partida zaila da, ezin da beste partida batekin alderatu", esan du atzelariak. Oraingoz, kanpoko giroak ez du eraginik aldagelan: "Titulu bat lortzeko partidu batera gaude, kanpoan asko hitz egingo da. Emaztearekin nindoan kalean eta jendea hotelaz hitz egiten entzuten nuen, nola joango diren... Normala da, baina hori horrela izan behar dela alde batera utzita, nik ere zale gisa egiten nuen. Guretzat asko geratzen da oraindik, hilabete bat, hiru partida. Oso urruti ikusten dugu. Oraingoz, ez digu ezertan eragiten", esan du.

Lekuek nabarmendu du ere: "Raul eta Muniain eredugarriak dira entrenatzeko eta talde barruan duten izatekoe eragatik. Eurekin bat egitea luxua da", eta Alvaro Djaloren fitxaketari buruz:" Ezin naiz Kirol Zuzendaritzaren lanetan sartu. Lehia eta taldea hobetzen laguntzen duena, ongi etorria izango da. Besoak zabalik hartuko dugu. Orain arteko jaso dudanagatik, jokalari itzela omen da".

Azkenik, Euskal Selekzioa-Uruguai partida baloratu du ere atzelariak: "Hainbeste urteren ondoren gauza polita da, baina denbora geratzen da partida horretarako, ezin gara zentratu Las Palmasetik haratago doane ezertan".