Partida Aurrekoa: UD Las Palmas-Athletic Club (LaLiga 28. J)

Partida Aurrekoa: UD Las Palmas-Athletic Club (LaLiga 28. J)

Aste oso gogor baten ondoren, talde zuri-gorriak Estadio Gran Canaria zelaian, etxetik kanpo, LaLigako jardunaldi berri bati ekingo dio

Athletic Clubek 2023/24ko LaLigan ustekabean errendimendu bikaina erakusten ari den talde baten aurka jokatuko du. 16:15etik aurrera, talde zuri-gorriak UD Las Palmasen aurka neurtuko ditu indarrak, etxean oso indartsua den eta lehen itzulian San Mamesen irabaztea oso latza izan zen aurkaria. Aste oso gogor baten ostean, Kopako finalerako sailkapenarekin eta FC Barcelonaren aurkako berdinketarekin, lehoiak etxetik kanpo arituko dira berriro, hiru puntuak lortzeko eta Europako postuen borrokan bete-betean jarraitzeko uste sendoarekin.



Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu UD Las Palmas taldearen aurka lehiatzeko. Ander Herrera baja da lesioagatik. Bestalde, Vivian eta Nico Williams, pasa den jardunaldian zigorra bete ostean, eta Yuri, bere arazo fisikoak gaindituta, zerrendara itzuli dira.


Valverde




Errepasatu hemen LaLigako 28. jardunaldiaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.

Aurkaria


UD Las Palmas 1949an sortu zen, bost taldek bat eginda: Real Club Victoria, Marino FC, CD Gran Canaria, Atletico Club eta Arenas Club. Gaur egun, 34 denboraldi ditu Lehen Mailan. Bigarren Mailako txapeldun izendatu zen lau aldiz (1953/54, 1984/85, 1963/64,1999/00), eta gizonezkoen lehen taldeko lehen titulu ofiziala izan zen. Zuri-gorriek eta kanariarrek Estadio Gran Canaria zelaian jokatu zuten azken aldia 2017/18 denboraldian izan zen. Orduan, etxekoek 1-0 mendean hartu zuten talde bilbotarra.

Kanaria Handiko taldea sailkapeneko zortzigarren postuan eta 37 punturekin helduko da neurketara. Aurten bertan mailaz gora egin ondoren, Garcia Pimientaren taldea denboraldi bikaina osatzen ari da eta Europako txapelketara sartzeko postuetatik gertu dago. Hala ere, azken bost neurketetan soilik behin irabazi du, hirutan berdindu eta Atletico de Madriden aurka porrot gogor bat jaso du.



Estatistikak

1951/52 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta UD Las Palmasek 71 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean. Orain arteko balantze orokorra lehoien aldeko da: 33 garaipen, 20 berdinketa eta 18 porrot.



Etxetik kanpo jokatutako neurketei dagokienez, Kanaria Handia lehoientzako irteerentzako zailenetakoa da. Orain arte, talde zuri-gorriak sei garaipen, 15 berdinketa eta 14 porrot erdietsi ditu.



Kanariar Uharteetan jokatutako bi taldeen arteko azken bost norgehiagokeei dagokienez, zuri-gorriek ezin izan dute garaipenik lortu. Are gehiago, Bilboko taldeak 1986/87 denboralditik ez du Estadio Gran Canaria zelaian irabazi. Azken neurketeta bueltatuz, Athleticek bi porrot eta hiru berdinketa lortu ditu.



Kontsultatu hemen UD Las Palmasen aurkako estatistika guztiak

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.