Alex Padilla, Mexikoko 23 urtez azpiko selekzioarekin

Alex Padilla, Mexikoko 23 urtez azpiko selekzioarekin

Bilbao Athleticeko atezaina Zarautzen jaio zen, baina amaren sustraiak Chihuahuan ditu. Orain 'El Tri' ren zerrenda batean estreinatuko da

Alex Padilla Bilbao Athleticeko atezaina lehen aldiz deitu dute Mexikoko selekzioarekin, 23 urtez azpiko mailan. Mexikok bi lagunarteko partida jokatuko ditu Argentinako selekzioaren aurka. Lehenengoa, martxoaren 22an Mazatlanen eta bigarrena, 25ean Pueblan, biak Mexikon.

Alex Padilla Perez Zarautzen jaio zen eta hiru hilabete geroago, bere gurasoek, Iñakik eta Armidak, Chihuahuako Camargo udalerrira joan behar izan zuten. Amaren familia han sutraituta dago. Atezainak han eman zituen bere bizitzako lehen zazpi urteak. Bere aita, Iñaki Padilla, bergararra da.

Jaioterrira itzuli ondoren, Padilla CD Zarautzen trebatu zen Athletic Clubek fitxatu aurretik. Bertan, Gazte Mailatik, CD Basconiatik eta filialetik igaro da, lehen taldeko azken bi aurredenboraldietan parte hartzeaz gain.