Korrika: Jose Angel Iribarren lekuko iraunkorra

Korrika: Jose Angel Iribarren lekuko iraunkorra

Mito zuri-gorriak euskararen aldeko herri lasterketaren edizio guztietan parte hartu du

Minutu gutxi falta dira Korrikaren 23. edizioa, "Harro Herri" lelopean, Irundik abiatu eta euskal geografia osoa zeharkatu ondoren, datorren martxoaren 24an Baionara iristeko. Lapurdiko hiriburura ailegatu aurretik, martxoaren 21ean, euskararen aldeko herri lasterketa San Mamesetik ere igaroko da Athletic Clubek sostengatutako kilometroaren baitan. Klubak Korrikaren edizio guztietan parte hartu du eta bertan Jose Angel Iribarren konpromiso euskaltzalea bidelagun izan ditu beti.


1980ko azaroaren 29an Korrikaren lehen edizioa, "zoro zoragarri batzuk" gauzatuko ekimena, Oñatitik hasi zen Euskal Herri osoa zeharkatzeko asmoz, bederatzi egun geroago Bilbora ailegatzeko. Hainbat oztopo gainditu ondoren, euskararen aldeko lasterketa herrikoia Lezamako instalazioetatik pasa zen, Athletic Clubeko jokalariek ekimenarekin bat egin zuten eta Estanis Argote zarauztarrarak lekukoa jaso zuen. Bizkaian 250000 pertsona inguruk hartu zuten parte, garaiko hedabideen arabera, eta Bilboko kaleetan jende uholde batek harrera harrera bikaina eman zion Korrikari. Azken kilometroetan, Jose Angel Iribar izan zen San Anton eta Santutxu lotzen dituen tarte malkartsuan lekukoa eramatearen arduraduna, Zabalbideko aldapak zeharkatuz. "Everestera iristea bezala izan zen", gogoratzen du Iribarrek, urte hartan bertan Martin Zabaleta buru zela munduko gailurrera iritsi zen espedizio mitikoa gogora ekarriz.

Harrezkero, Iribarrek Korrikaren ondorengo 22 edizioetan parte hartu du, dortsala jantzi eta lekukoa jasoz: Zabalbideko maldan Dani Ruiz-Bazanekin batera, Areatzan, Moyua plazan, San Mamesen bertan edo beharrezkoa izan den edozein lekutan. 44 urte hauetan, gustu eta konpromiso handiz egindako zerbait da, Iribarren aburuz, "euskararen aldeko jendea biltzen duen ekitaldia baita, eta hori gure hizkuntzak behar duen zerbait da, eta ziurrenik etorkizunean ere beharko du. Korrikaren inguruan oso mugimendu polita, herrikoia zein euskaltzalea sortzen da eta hori bihotzera iristen den zerbait da".