"Derbia da, horrek duen konnotazio emozionalarekin"

"Derbia da, horrek duen konnotazio emozionalarekin"

Ernesto Valverdek Athletic "asko zailduko" duen Deportivo Alavesen aurkako "biharko partidan arreta jartzearen" garrantziaz ohartarazi du

Ernesto Valverde hedabideen aurrean agertu da Athletic Clubek San Mamesen Deportivo Alavesen aurka jokatu aurretik. Borroka estua aurreikusten da Katedralean: "Biharko partidan jarri behar dugu arreta, nahikoa zaila baita. Alaves oso talde lehiakorra da, eta asko zailduko gaitu neurketa. Derbia da, horrek duen konnotazio emozionalarekin".

Denboraldiaren zati erabakigarrian, Katedrala bisitatuko du sailkapenean lasaitasuna duen talde babazorroak, alde arriskutsutik koltxoi nahikoarekin, bere denboraldi onaren ondorioz: "Alavesek min egiteko gaitasuna du. Etxean jokatuko dugu eta bolada onean gaude San Mamesen. Faboritoak garela uste duen jendea egotea ulertzen dut, baina beste erritmo batean jokatzen diren partidak dira, zelaian lehiarekin. Hiru puntuak oso garrantzitsuak dira guretzat".

Ernesto Valverdek gogoratzeko-keinu bat izan nahi izan du Igor Gurtubayrekin. Gurtubay Athleticeko harrobiko jokalari ohia izan zen, eta 2018ra arte Lezamako fisioterapeuta ere. Gugan bego.