Letrak eta Futbola Sevillan

Letrak eta Futbola Sevillan

Athletic Club Fundazioak Letrak eta Futbola jaialdiaren jardunaldi berezia antolatuko du Sevillan. Bertan Adriana Bilbao Zarraonaindia, Kiko Veneno eta Alfonso Ramos umoregilea izango dira.

Athletic Club Fundazioak, Andaluziako Arte Garaikideko Zentroarekin, Real Betis Fundazioarekin eta Sevilla F.C Fundazioarekin elkarlanean, jardunaldi berezia antolatuko du Sevillan, Letrak eta Futbola jaialdiaren baitan, herritar guztiei zuzenduta.
Ekitaldia apirilaren 2an izango da, 19:00etan, Andaluziako Arte Garaikideko Zentroaren klaustroan. Sarrera doakoa izango da edukiera osatu arte.

Ekitaldi honetan Andaluziak eta Euskadik duten harreman berezia jorratuko da sormenak, arteak, musikak eta literaturak futbolarekin duten harremana lantzen den bidean. Horretarako  Adriana Bilbao Zarraonaindia dantzaria, Zarra mitikoaren biloba, Kiko Veneno abeslaria eta Alfonso Ramos umoregilea izango ditugu taula gainean. Adriana Bilbaok, beste dantzariekin batera, “Zarra” lanaren zati bat interpretatuko du. Topaketa Galder Reguera Fundazioko arduradunak moderatuko du.

Letrak eta Futbola Athletic Club Fundazioaren proiektu bat da, sormenaren eta futbolaren munduen artean harremanak eraikitzea bilatzen duena.